Hainbat lagun hurbildu ziren atzo arratsaldean txosna gunera, Andra Mari eta Santa Eufemia jaien egitarauen baitan antolatutako tortilla txapelketan parte hartu asmoz. Handiagoak, txikiagoak, kipularekin, piperrekin…bakoitzak bere sekretuak zituen, parte hartzaile gehienen helburua, hala ere, ondo pasatzea zen. Guztira 31 tortilla aurkeztu zituzten.