Umeen futbol txapelketa jokatuko dute Busturian
Busturia Futbol Taldeak antolatuta, zapatuan eta domekan umetxo mailako futbol txapelketa jokatuko dute hamabi taldek, Busturiako Itsas Adar zelaian. Zapatua goizean eta arratsaldean multzo desberdinetako partidak jokatu dituzte futbolari gazteek. Domekan, bestale, finalaurdenak, finalaurrekoak eta finala jokatuko dituzte sailkapena lortzen duten taldeek. Finala 13:30ean izango da.
Busturia, Gernika, Athletic, Amaikak Bat. Santutxu, Antiguoko, Danok Bat, Eibar, Barakaldo, Fundacion Vitoria-Gasteiz, Baskonia eta Real Union izango dira talde parte hartzaileak aurten.