Busturiko Euskadiko Biodibertsitatean Rober Garaik duen aldi baterako erakusketan aurkeztu dute
Coelacanthus Biscayensis 2.0-ren soinu-banda. Eugen Bidegain irakasleak eta musikagileak egin du lana, eta hamar abestik osatzen dute CDa.
Coelacanthus Biscayensis 2.0-ren soinu-banda osatzen duten abestiek, Rober Garaik sortu duen mundu ilunaren parte diren hamar barne istorioetan inspiratuta daudela azaldu dute. Hain zuzen ere, Busturialdean garai batean posible izango litzatekeen kosmogonia-mitologiko industrialaren inguruko unibertsoa da Garaik sortu duena.
Rober Garairen unibertsoaren soinu-banda 10 eurotan salgai dago Madariaga Dorretxeko erakusketan bertan. Hala ere, aurrerapen bat entzuteko aukera eskaintzen dute
Coelacanthus Biscayensis 2.0-ren PodCastean:
http://www.ivoox.com/player_ea_2288183_1.html
“Izan zitekeen aro baten soinuak dira, Kimeren denbora”, diote.