Irudian, Patricia Valiente
Gernika Bizkaia burubelarri ari da 2013-2014 denboraldia prestatzen, eta dagoeneko hiru jokalari fitxatu ditu saskibaloi taldeak. Bertokoak hirugarren aldiz lehiatuko dira Emakumezkoen Bigarren Mailan. Hala, joan den denboraldietan egindako lan onari jarraipena emon gura diote gernikarrek. Helburuak betetze aldera, maila handiko jokalariak fitxatu ditu Gernika Bizkaiak: Naiara Diez, Nerea Larrazabal eta Patricia Valiente.
Hiru fitxaketa horiekin batera, Izaskun Garciak, Judith Monasteriok, Araia Peñak, Maite Mugirak, Ane Mugirak eta Yaiza Lazarok osatzen dute taldea. Hala, momentuz, Gernika Bizkaiak bederatzi jokalari dauzka 2013-2014 denboraldiari aurre egiteko, baina fitxaketa garaia ez da amaitu. Pibot baten bila dabil taldea, barruko jokoa indartze aldera. Ziur aski jokalari atzerritar bat fitxatuko dute, baina ez dute behin betiko erabakia hartu.