Busturiko Madariaga Dorretxea
Busturiko Euskadiko BIodibertsitate Zentroko 2013-2014 ikasturteko Eskola Programa Didaktikoa urriaren 7an hasiko da aurton, eta ekainaren 20ra bitartean garatuko da. Horietan parte hartu gura duten zentro eskolarrek 94-687 04 02 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emoteko.
Zentroak bost unitate didaktiko eta izaera praktikoagoa duten bi formakuntza moduluz osatutako hezkuntza eskaintza zabala aurkeztu du aurtengo ikasturterako.
Iazko moduan, lanaldia 10:00etatik 16:00etara izango da eta lau zati bereiziko dituztela azaldu dute, horien artean bi atsedenaldi egongo direlarik: gosaltzeko eta bazkaltzeko. Haur Hezkuntzako ikasleentzako ordutegia, barriz, 10:00etatik 15:00etara izango da eta Batxillergokoentzako, aldiz, 10:00etatik 14:30eara. Edozelan ere, ordutegia, taldeen beharretara egokitzea posible litekeela zehaztu dute zentroko arduradunek.
Aurreko ikasturtean, %100ean beteta egon zen Busturiko zentroak eskaintzen duen Eskola Programa Didaktikoa. Hain justu, 101 ikastetxek parte hartu zuten aipatu programan.