Joan den astean eztei-osteko migrazioko lehen borrokalaria Philomachus pugnax ikusteko aukera izan zuten Urdaibai Bird Centerrekoek Gautegiz Arteagako paduran. Lehen hegazti hori gainontzeko borrokalari askoren aurrekaria dela azaldu dute Bird Centerrekoek; izan ere, «tundra artikoetan kumatu ondoren, irailaren hasieran udazkeneko migrazioa hasten dute». Hala, Bird Centerrekoen arabera, horietako askok bertoko hezeguneak aukeratzen dituzte atsedentoki gisa