Altamira auzoko liburutegiko beheko solairuan kokatu dute, hain zuzen ere, Busturiko KZ gune barriztua. Hala, jakinarazi dutenez, liburutegiko ordutegi berean zabalik izango da egunero.
Herritarren batek zalantzak izanez gero, hamabostero dinamizatzaile baten zerbitzua eskainiko dutela azaldu dute, ordutegia Kultur Etxean kontsultatu beharko du interesa duenak. Gainera, erabiltzaileen eskaeren arabera, ikastaroak eskainiko dituzte doan:
- e-admnistrazioa
- Google apps
- Oinarrizko internet
- irudia eta soinua
- sare sozialak
- software librea
- beste ezagutza batzuk
Ikastaroren batean interesa duen herritarrak liburutegian bertan eman beharko du izena.