Alboko irudian Busturialdeko zenbait bizilagun, gaur goizean, Bartzelonan
Diadaren harira, ekitaldi ugari egingo dituzte gaur Herrialde Katalanetan, eta horietako batzuetan parte hartuko dute Euskal Herritik joandako ehunka lagunek. Esaterako, milioi erdi pertsonak baino gehiagok emana dute izena Biltzar Nazional Katalanak antolatutako giza kate independentistan, eta, Independentistak Sareak egindako deiari jarraiki, han izango dira Busturialdeko bizilagunak ere. Hain zuzen, Senyera erraldoi bat eusten egongo diren 200 pertsonen artean izango dira gaur arratsaldean Busturialdekoak.