Asier Villalibre Athleticeko harribitxiak lau gol sartu ditu denboraldiko lehen hiru partidetan
Asier Villalibre futbol jokalari gernikarrak bikain hasi du 2013-2014 denboraldia. Hiru partida jokatuta, lau gol sartu ditu Atlheticeko harribitxiak. Horietako hiru, gainera, Basconia Hirugarren Mailako taldeagaz sartu ditu hamabost urteko jokalari gazteak.
Gazteen Ohorezko Mailako fitxa izan arren, bertokoak Hirugarren Mailan sartu zituen denboraldiko lehen golak. Hain zuzen, bi partida jokatu ditu Basconiagaz, hiru gol sartuz. Hirugarren Mailako debutean gol bat sartzea lortu zuen, eta beste bi gol sartu zituen denboraldiko bigarren jardunaldian.
Iñaki Williams Athleticeko beste harri bitxietako bat ordezkatuz jokatu zuen Basconiagaz Villalibrek. Hala, Williamsen lesioa osatuta, gernikarra gazte mailako taldera bueltatu zen joan den astean. Asteburuan, esaterako, denboraldiko lehen partida jokatu zuen Ohorezko Mailako taldeagaz, beste gol bat sartuz.
Gernika-Lumokoak etorkizun oparoa izango duela deritzo Athleticek, eta, askoren ustez, Muniain barria izan daiteke bertoko futbol jokalaria.