Festarik festa dabiltza azkenaldian Lea-Artibaiko eta Busturialdeko herritarrak, deskantsatzeko astirik barik; izan ere, jai batzuk bukatu eta beste batzuk hasten dira. Oraingoan, andramarien lekukoa hartuta datoz Santa Kurtze jaiak eskualdera; hain zuzen, Errigoitira eta Muxikara. Aurreko urteetan legez, egitarau zabala dakartzate aurten ere Busturialdekoek.
Ariatzako Santa Kurtze jaietako antzerki herrikoia. Argazkilaria: Endika Urlezaga
Bizkargin ospatuko dituzte Santa Kurtze jaiak Errigoitin, hilaren 15ean. Egun horretan, musika doinuez, herri bazkariaz eta txakurrekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Goiz partean bertsolariak izango dira protagonista, eta horiekin batera, txalaparta, trikitixa, alboka eta dultzainen soinuak girotuko dute Bizkargi. Arratsaldean, barriz, ardi txakur txapelketan parte hartuko dute lau lagun bizkaitarrek.
Muxikan Ariatza auzoan batuko dira jai giroan murgiltzeko. Zapatuan ospatuko dute Santa Kurtze eguna, baina bihar emongo diete hasiera bertako jaiei txupina jaurtita. Eguna makailaoa janda eta porra txapelketa eginda bukatuko dute. Zapatuan bertan, meza, herri bazkaria, briska txapelketa eta txokolate jana izango dira, besteak beste. Domekan mezagaz eta poteoagaz eguna igaro ondoren, datorren zapatuan, hilaren 21ean, emango diete jarraipena jaiei. Mexikarrez jantzita joateko deia egin dute muxikarrek egun horretarako; hala, mozorroa soinean, paella eguna izango dute aurretik: paella janagaz, umeen jolasekin, sardina janagaz eta Mexikoko gauagaz.
Hurrengo egunean agurtuko dituzte jaiak, Saragiaren hileta eginda. Aurretik, baina, Ibarruriko Baso Txoritxu dantza taldea ikusteko aukera izango da.
Errigoiti (Bizkargi)
Irailak 15.
– 12:30ean, meza Bizkargiko ermitan. Ostean, bertsolariak, txalaparta, trikitilariak, alboka eta dultzainak.
– Eguerdian, bazkaria, Bizkargiko ermitan.
– 17:00etan, ardi txakur txapelketa, Bizkargin. Parte hartzaileak: Jose Urien Bizkai txakurragaz (Abadiño), Aitor Urien Nabarro txakurragaz (Ziortza-Bolibar), J.M. Urkiola Artzain txakurragaz eta Xabier Arriaga ‘Txiplas’ Bizkor txakurragaz(Errigoiti).
Muxika (Ariatza)
Irailak 13, bihar.
– 20:30ean, txupina jaurtiko dute.
– 20:45ean, makailao jana. Tartean, trikitilariak.
– 23:00etan, porra txapelketa. Sariak: lehenengoarentzat 50 euro eta txapela, bigarrenarentzat 30 euro eta gazta, hirugarrenarentzat 20 euro eta txanpan botila eta laugarrenarentzat 10 euro eta txanpan botila. Izena emotea hiru euroren truke.
Irailak 14.
– 11:30ean, meza nagusia, Ariatzako Koralak abestuta. Ostean, pintxoak eta poteoa; trikitilariak egongo dira.
– 14:30ean, herri bazkaria.
– 18:00etan, briska txapelketa. Sariak: lehenengoarentzat 150 euro eta txapelak, bigarrenarentzat 80 euro eta gazta bana, hirugarrenarentzat 50 euro eta laugarrenarentzat 25 euro. Izena emotea: 8 euro.
– Ostean, txokolate jana.
Irailak 15.
– 11:30ean, arimen aldeko meza, Ariatzako Koralak abestuta. Ostean, poteoa eta pintxoak, trikitilariez lagunduta.
Irailak 21.
– 11:00etan, Bizkargira igoera Ziribolen marka hobetzera: 33 minututik behera.
– 12:00etatik aurrera, paella jaia. Mozorrotuta joateko deia egin dute.
– 14:00etan, herriko koadrilen paella jana, plazan.
– 17:00etan, ume jolasak.
– 20:30ean, sardina jana.
– 22:00etan, Mexikoko gaua. Mariachi Real Azteca taldearen kontzertua.
p
Irailak 22.
– 11:030ean, meza nagusia, Ariatzako Koralak abestuta.
– 12:30ean, Ibarruriko Baso TXoritxu dantza taldea.
– 13:30ean, Sareginen hileta.