‘Izurdia’ atunontzia
Bermeoko ‘Izurdia’ atunontziari ustez eraso egiten saiatu ziren sei piraten kontrako auzipetze-autoa kaleratu du Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Zehazki, itsas-lapurreta delitua egitea leporatu die epaileak Adane Yusuf Ali, Abdi Ali Salad, Abdilahi Ise Jama, Yahye Omar Ali Hasan, Ali Mahamed Ali eta Ali Mahamed Hirsi piratei.
Atunsa konpainiako ontzia da ‘Izurdia’, eta 2012an Indiako ozeanoan jasandako erasoa saihestea lortu zuen.
Arrantzaleek gizon armatuak zeramatzan ontzi azkar bat atzeman eta segurtasun protokoloa ipini zuten martxan. Ontzian zihoazen segurtasun agenteek airera tiro egin eta piratek ihes egin zuten.
Herbehereetako Armadak atxilotu zituen ustez erasoa egiten saiatu ziren piratak.