Nabarnizko zaldi proba txapelketak bederatzi parte hartzaile batuko ditu, aurten. Hain zuzen, Nabarniz Jatetxea (Nabarniz), Hirubide (Etxebarria), Ibaratz Elkartea (Aulesti), Koba (Aulesti), Giñerregi Elkartea (Markina-Xemein), Taberna Barri (Mendexa), Unai Aresti (Laukiz), Maider Uriarte (Aulesti) eta Juan Martiartu (Aulesti) lehiatuko dira herriko probalekuan, zapatutik aurrera.
Hiru jardunaldi izango dira guztira. Zapatuan 21:00eta hasiko da herri kirol saioa, domekan 18:00etan, eta astelehenean 21:00etan. Garaipena lortzen duen zaldiak 800 euro manta eta garaikurra irabaziko ditu. Kinttopeko zaldien lehen sailkatuak eta herriko lehen sailkatuak ere manta eta garaikurra jasoko dute.
Iaz, Juan Martiartu aulestiarra nagusitu zen 73 untza eta 3,64 metro eginda.