Irailaren 15eerako antolatu du Haitz Biribil elkarteak Forutik-Forura mendi martxa, eta irteera pùntutik abiatzen direnek 21, 6 kilometro izango dituztela aurretik jakinarazi du.
Egunean bertan edota aurretiaz eman ahalko du izena martxan zein lasterketan parte hartu nahi duenak; aurretiaz izena emon nahi duenak, baina, etzi izango du horretarako azken eguna elkartearen webgunean (www.haitzbiribil.com). Egunean bertan izena emoten dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte martxa egiteko, eta gainontzekoak, ostera, 8 euro. Hala, prezio horren barruan egongo dira hiru anoa postu (lehenengo biak edari eta janariagaz eta azkena edariagaz), eta martxa bukaerako hamaiketakoa. Gainera, parte hartzaileek kamiseta bana jasoko dutela opari ere azaldu du Haitz Biribil elkarteak.
08:30ean aterako dira irteera lekutik martxa egingo dutenak eta 10:00etan, barriz, lasterketakoak. Kasu bietan, inskripzio mahaiak irteera ordua baino ordu bat lehenago zabalduko dituzte.
Elkartearen goiko aretoa kontsigna modura erabiliko dute; parte hartzaileek motxila edota aldatzeko erropak utz ditzaten. Halaber, urtero bezala, ohiko aparkalekuak egongo direla jakinarazi du elkarteak.
Luzera: 21,6km
Desnibel gehitua: +1100m, -950m
Gehiengo altuera: 366m
Ibilbide teknikoa: %10
Asfaltodun ibilbidea: %10