Lagun koadrila bat, atzo, arrantzale egunean
Bermeoko Udaletik jakinarazi legez, euriagatik, aldaketak izango dira gaurko jai egitarauan. Hala, gaur ez da umeentzako parkerik izango. Hori, baina,
barikuan egingo dutela zehaztu dute
16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Arratsalderako aurreikusita zegoen kale antzerkia, barriz,
bertan behera geratu da eta MB 2000 zerbitzu soziokulturalak eta Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatutako
txokolatada mantendu egingo da. Hala ere, Irakaskintza kalean izan beharrean,
Gizarte eta Kultura Etxean izango da, ordu berean (20:30).
22:30eatarako Erreten parkean aurreikusita dagoen
suzko zezena “printzipioz” mantendu egiten dela azaldu dute.