Bi pertsona atxilotu dituzte Bermeon, ontzi batetik ordenagailu bat lapurtzeagatik
Bermeoko arrantzontzi batetik ordenagailu bat ostu izana leporatuta atxilotu dituzte 35 eta 39 urteko bi gizonezko, atzo eguerdian. Ontzia portuan amarratuta zegoela, inguruan zenbait pertsona susmagarri zeudela ohartarazi zuten Ertzaintza. Bertaratu, eta ontzitik ateratzen ari zirela identifikatu zituzten atxilotutako bi lagunak. Euretako batek zamarraren azpian zeraman ezkutatuta lapurtutako ordenagailua; hori dela eta, atxilotuta eroan zituzten.
Atzemandako bi lagunek aurrekariak dituztela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.