Txosna bat, iazko azokan
Urriko azken asteleheneko azokan txosna jartzeko nahia duten elkarteek hilaren 27a orduko aurkeztu beharko dituzte eskariak, Gernika-Lumoko udaletxean. Egoitza soziala Gernika-Lumon duten eta Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan inskribatuta dauden kultur, gizarte, kirol zein aisialdi elkarteek egin dezakete eskaera, betiere, urtean zehar ekitaldiak antolatzen badituzte.
Zozketa publiko bidez erabakiko dute txosna zeinek jarriko duen. Urriaren 1ean izango da zozketa, 13:00etan, udaletxean.