Bermeoko Arraun Elkartea eta ontzigintza omendu dituzte
http://youtu.be/KUrZ4XKoBA4
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Gaur goizeko omenaldia
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako egunik garrantzitsuenetarikoa dute gaur bermeotarrek, Arrantzale Eguna. Egun luzea izango da gaurkoa herritarrentzako, goiz-goizetik hasi baitute jai eguna. Aurten Bermeoko ontzigintza eta Arraun elkartea omendu dituzte. Hurrengoak izan dira, hain zuzen ere, omendu dituzten bermeotarrak:
Jose Luis Gerrikagoitia (Itsasontzien konponketak, Lazaro Goitiaren oinordekoak)
Julio Muruaga (Muruaga ontziola)
Pedro Etxebarria (Itsasontzigintza Etxebarria)
Jose Luis Bilbao (Arraun elkarteko lehenengo presidentea)
11:00etan arrantzaleen omenezko meza entzun dute Santa Eufemia elizan eta ondoren portuan egin diote omenaldia.
Talko hautsak izaten dira gaurko egunean protagonistak. Hala ere, Bermeoko Udaleko arduradunek horiek ez erabiltzeko eskaera egin dute, “hainbat direlako horiek sortzen dituzten arazoak”. Goiko plazatik 13:00etan hasiko da Lameraraino egingo duten jaitsiera. Tartean, Taraskari lora eskaintza egingo diote 13:30ean.
Xixiliren aurkezpenarekin hasi zuten bermeotarrek zapatuan aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Goiko Plaza bete egin zen hareri harrera beroa egiteko. Ondoren, Idurre Bideguren alkateak pregoia bota zuen.
Hala ere, jaiei hasiera eman aurretik Almikatik jaitsiera egin zuten hainbat herritarrek; gehienak gazteak izan baziren ere, umeak eta nagusiak ere hainbeste izan ziren. Ondoren, euskal preso eta iheslarien politikoen aldeko brindisa egin aurretik, Bermeoko irrintzilarien ekitaldia egon zen Lamerako kioskoan.
Lagun koadrila bat, atzo, arrantzale egunean
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.