Banderarik barik bueltatu arren, harrera beroa jaso du Urdaibaik
http://youtu.be/pzFohXRtpSY
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Urdaibai, Kontxako bandera, harrera Bermeon
Donostiako badian azkarrena izan arren, epaileek kanporatu eta Kontxako banderarik barik bueltatu zen atzo Urdaibai Bermeora. Hondarribiak ipinitako helegitea medio, epaileek Ama Guadalupekoari eman zioten Kontxako Bandera lehiaketaren garaipena. Bermeokoak Hondarribiakoaren kalea inbaditu zuelaren eta bi traineruen palek elkar jo zutelaren argudioarekin, epaileengana jo zuten Hondarribiakoek. Uretako epaileak abisurik emon ez arren, Hondarribiakoen argudioa onartu eta garaipena Ama Guadalupekoari ematea erabaki zuten epaileek.
Banderarik ekarri ez arren, bermeotarrek harrera beroa egin zieten atzo gauean Urdaibaiko arraunlariei. Orain, auzia abokatuaren esku utziko duela esan du klubak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.