Magunazelaia zapatuko partidaren momentu baten
Bizkaia Gernikak aurredenboraldiko azken partida irabazi zuen, joan den zapatuan. Hain zuzen, basurdeak 29-28 hartu zuten menpean Getxo Artea. Getxoztarrek markagailuan aurrea hartzea lortu zuten, baina partidari buelta emotea lortu zuten gernikarrek.
Peter Borlase entrenatzaile berriak hainbat aldaketa egin zituen talde titularrean, eta Bizkaia Gernikari partidan sartzea kosta zitzaion. Neurketaren lehen 30 minutuetan, esaterako, basurdeek hainbat akats egin zituzten. Hala, 0-14 aurreratu zen Getxo Artea. Lehen zatia amaitu baino lehen hasi zen esnatzen Gernika-Lumoko taldea. Partidako lehen entsegua eginda, bertokoak 7-14 jarri ziren.
Bigarren zatian erasokor zelairatu ziren bi taldeak, entsegu bana eginez lehen minutuetan. Basurdeen jokoa asko hobetu zen bigarren zatian. Joko azkarra eginez, Bizkaia Gernikak min handia egin zion getxoztarren defentsari. Hala, 22-21 aurreratzea lostu zuen bertoko taldeak. Getxok, baina, ez zuen amore eman, eta aurretik jartzea lortu zuen berriro ere. Partida amaitzear zela, bestalde, gernikarren garaipenaren puntuak heldu ziren.
Aurredenboraldian hiru partida jokatuta, bi garaipen lortu zituzte basurdeek. Garaipen horiek, baina, puntu bakarreko aldeagatik lortu dituzte. Erasoan ondo moldatu da Bizkaia Gernika, baina defentsan hobetu egin beharko du ligan ezustekork ez hartzeko. Hain zuzen, hilaren 14an jokatuko du ligako lehen partida Bizkaia Gernikak, Urbietan.