Zenbait ume Euskal Herria museoko tailer batean
Iraileko, urriko eta azaroko zapatuetan egingo dituzte tailerrak Gernika-Lumoko museoan. 4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo dira, eta hainbat gai jorratuko dituzte; “horrela, parte hartzaileek gure kulturan eta historian era dibertigarrian murgiltzeko aukera izango dute”.
Elkanoren abenturak,
Koloreetako margolanak,
Emakume pilotariak,
Euskal dantzariak eta
Azokak eta gastronomia dira tailerren izenburuak.
17:00etatik 18:30era bitartean izango dira, baina parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena, 94 625 54 51 telefonora deituta.