Zozketaren unea
Rafael Villasantek egindako”Itsasoak eroandakoak gogoratuz” eskulturaren erreplika zozkatu du Elantxobeko Be bai Euskera Elkarteak. Elantxobeko ume bik atara zuten zozketarako txartel saritua: 90 zenbakiduna, hain zuzen ere. Txartel hori herriko Santi Tabernan saldu zuten eta, Elantxobeko Udalak jakinarazi duenez, oraindik ere, “bertan dago eskultura erakusgai eta irabazlearen zain”.