Zenbait ikasle eskola programa didaktikoan
Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa jarriko du martxan aurten be Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, ingurumena behatzeko, aztertzeko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat jarduera didaktikotan oinarrituta. Aurten, baina, barritasunekin dator eskola programa didaktikoa. Hain zuzen, AZTI-Tecnaliarekin elkarlanean, formakuntza modulu berri bat prestatu du Busturiko zentroak. Berorren bidez, egun batez zientzialari bihurtuko dira ikasleak. Horrez gain, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako natura-aberastasuna ezagutzera emango duen unitate didaktiko berri bat ere eskainiko du Madariaga Dorretxeak.
Barritasun horiek kontuan hartuta, bost unitate didaktiko eta izaera praktikoagoa duten bi formakuntza moduluz osatutako hezkuntza eskaintza zabala aurkezten dakar aurten Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Eskaintza hori ziklo guztiei zuzendua dago, Haur Hezkuntzatik hasi eta Formakuntza-ziklo eta Batxilergora arte.