![borlase](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/09/borlase.jpg)
Peter Borlase (Zeelanda Berria, 1985) izango da Bizkaia Gernika Rugbyren entrenatzailea 2013-2014 denboraldian, taldeak jakinarazi duenez. Borlasek Zeelanda Berriko ITM txapelketa jokatu zuen 2012an, baina erronka berri bati ekingo dio Gernika-Lumoko taldearen gidaritza hartuta.
Zeelandaberritarrak lehen aldiz entrenatuko du goi mailako talde bat, baina jokalari ona dela erakutsi du azken urteetan. 2007tik 2010era, esaterako, Zeelanda Berriko Canterbury taldean jokatu zuen. Horren ostean, Europara egin zuen salto. Hain zuzen, bi denboraldi jokatu zituen Irlandako Munster taldeagaz. Heineken Cup txapelketa jokatzeko aukera ere izan zuen. Iaz, bestalde, Zeelanda Berrira buelta zuen, ITM txapelketa jokatuz.