Ikastaroetan izena emoteko epea zabalduko du aurki Gernika-Lumoko Kirol Patronatoak
2013-2014 denboraldiko kirol ikastaroetan izena emoteko aukera izango du aurki Gernika-Lumoko herritarrak; hain zuzen ere, irailaren 16tik 22ra bitartean.
Aurreko urteetan legez, aurten ere, Gernika-Lumoko Kirol Patronatoak ikastaro ugari eskainiko ditu: esaterako, mantentze-gimnasia, zumba eta biking-a. Gazteentzako, gainera, beste hainbat aukera be izango dira: igeriketa, judoa eta karatea, besteak beste.
Irailaren 16ko astean, hortaz, Santanape kiroldegira jo beharko du interesatuak inskripzioa egiteko. Dena den, igeriketa ikastaroan izena emon nahi duenak irailaren 9tik 15era izango du horretarako aukera.