Bermeoko Udalak
Bermeoko Gida aplikazioa eguneratu du. Hala,
Jaiak eta Ekimenak sail barria gaineratu dio, eta bertatik herritarrek aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako egitaraua deskargatzeko aukera izango dute, beste hainbeste jardueren artean. Modu ezberdinak daude aplikazia jaisteko:
- Telefono mugikorrean http://bermeo.batuin.mobi helbide elektronikoa sartuta.
- QR kode bitartez.
- App Store-n edota Google Play-n eskuragarri dago Bermeoko Udala aplikazioa
- Bluetooth bidez informazio guneetan: Turismo Bulegoan, Liburutegian eta Kultur Etxean.