Arrakastatsua izan da Euskadiko Biodibertsitate Zentroak antolatutako komiki lehiaketa, 100 lan baino gehiago jaso baititu Madariaga Dorretxeak. Horiek aztertu ondoren, irabazleen sariak jakinarazi ditu Euskadiko
LHko bigarren zikloko Anartz Ibarlozaren komikia (Markina-Xemeingo Berakruz ikastola),
Biodibertsitate Zentroko Ingurumen Hezkuntzako lantaldeak. Hala, LHko bigarren zikloko irabazlea Anartz Ibarloza da (Markina-Xemeingo Berakruz ikastola), LHko hirugarren ziklokoa Urko Seijo (Lekeitio BHI) eta Bigarren Hezkuntzako lehen ziklokoa Rakel Redondo (Bilboko Nuestra Señora del Carmen ikastetxe). Zetazeoak ikusten joateko txartel bikoitz bana jaso dute saridunek.
Halaber, parte hartzaile guztiek Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatzeko sarrera bikoitza eskuratuko dute. Sariak jasotzeko zentroarekin harremanetan jarri beharko dira sardiunak, 94-687 04 02 telefono zenbakira deituz edo
hezkuntza@torremadariaga.org helbidera idatziz.
LHko hirugarren ziklokoko Urko Seijoren komikia (Lekeitio BHI)
Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko Rakel Redondoren komikia (Bilboko Nuestra Señora del Carmen ikastetxea).