Iazko gizon proba erakustaldia
Eatarrak jai giroan murgilduko dira, zapatuan. Hirugarren urtez, nekazal azoka antolatu dute, eta jende asko batzea espero dute antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, “eguraldiak lagunduz gero, egun ederra pasatzeko aukera izango dute azoka bisitatzen dutenek”. 2011ko eta 2012ko azokak oso arrakastatsuak izan zirela eta, antolatzaileak baikor azaldu dira, aurten ere.
Baserritar giroa herri guztian zehar zabal dadin, antolatzaileek baserritarrez janztea eskatu dute. “Herritarrak jai giroan batu daitezen gura dugu, gure sustraietara bidaiatuz”, azaldu dute.
Bertoko produktuen eta artisauen salmenta postuan 10:00ak aldera zabalduko dituzte. Bestalde, zaldiak, astoak, ardiak, idiak, untxiak eta oiloak ere izango dira ikusgai.
Eatarrek ederto pasatzeko egitaraua prestatu dute. Hala, uso mezularien ikuskizuna, herri kirol ikuskizuna, dantza saio irekia, eta otzaren enkantea antolatu ditzute, bildutakoek ondo pasa dezaten.
Egitaraua
10:00etan: salmenta postuak zabalduko ditzute.
12:30ean: uso mezularien ikuskizuna. Apustuak egiteko aukera izango dute bisitariek.
13:30ean: gizon probaa ikuskizuna.
14:00: dantza saio irekia.
14:30ean: herriko baserritarrek prestatutako otzaren enkantea.