Iazko martxa
Goizale Mendi Taldeko kideek Urdaibaiko iraupen luzeko mendi martxaren izen emate epea zabaldu dute. Hain zuzen, irailaren 21ean egingo dute martxa, baina izena aldez aurretik ematea gomendatu dute antolatzaileek. Aldez aurretik izena emateko
goizale@goizale.com e-postara idatzi behar dute martxan parte hartu gura dutenek.
Guztira, 300 mendizalek parte hartu dezakete proban. Hala, gehienezko kopurura heldu ezean, probaren egunean ere izena emateko aukera izango dute interesatuek.
Irteera eta helmuga Gernika-Lumoko Pasealekuan jarriko dituzte antolatzaileek. Parte hartzaileak 07:00etan hasiko dira 62 kilometroko ibilbideari aurre egiten.