Seigarrenez antolatu du GIZek aisialdiko monitore ikastaroa
Irailaren 28an hasiko da Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) Bilboko Gaztetxo Eskolaren laguntzarekin antolatu duen aisialdiko monitore ikastaroa. 16 asteburutan egingo da ikastaroa, hau da, klaseak bariku arratsaldeetan (18:30eatik 21:00etara) eta zapatuetan (10:00etatik 19:15era) izango dira.
Gehienez, 25 lagunek parte har dezakete ikastaroan eta 18 urtetik gora izatea derrigorrezkoa da. Irailaren 20ra arte emon daiteke izena eta bermeotarrek lehentasuna dutela zehaztu dute. Erroldatutakoek 300 euro ordaindu beharko dituzte, prezio horren baitan baitaude lau asteburutako aterpeetan egonaldiak. Bermeotarrak ez direnak, barriz, 350 euro ordaindu beharko dituzte.
200 orduko alde teorikoa amaitu ostean, ikasleek praktikak egin beharko dituzte. Horiek Bermeoko Udalaren gazteria zerbitzuetan egiteko aukera egongo da, lekua egotekotan. Bestela, Gaztetxo Eskolarekin edo norbere kabuz egin beharko dira.