Berrogeita hamar urte bete ditu Gernika-Lumoko Arteskolak, eta urteurren hori gogoratzeko bigarren erakusketa ipini dute ikusgai aurten. Hain zuzen, eskolatik igaro diren hainbat herritarren lanak dira ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxean hilaren 27ra arte. Fernando Abaunzaren, Ricardo Abaunzaren, Ionan Berasaluzeren edota Julen Munitisen lanak batu dituzte oraingoan, besteak beste.
Arteskolako ikasle izan direnen lanak batu dituzte, erakusketa egiteko