Abuztuan hasitako bisita gidatuek irailean ere jarraipena izango dute; beraz, interesatuek, hile honetako domeketan Eako erdigunea eta Urtubiagako burdinola eta Bedaroa zein Natxitua auzoak ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, baina, aurretiaz eman beharko dute izena.
«Herriko paisaia, ondarea eta aberastasun historikoa ezagutzera emoteko» antolatu ditu Eako Udalak aipatu bisitok, besteak beste. Era berean, herriko zerbitzuak dinamizatzea eta kalitatezko turismoa bultzatzea ere bada udalaren asmoa.
Helburu horiek abiapuntu hartuta, beraz, hiru bisita ezberdin eta osagarri egiteko aukera eskaintzen du udalak. Batetik, Eako erdigunea bisitatzeko aukera du herritarrak domeketan; hala, herriko kaleekin gozatu eta herriko historia ezagutu ahalko du bisita hori aukeratzen duenak. Horregaz batera, portua, hondartza, Talako Amaren baseliza eta Urtubiagako burdinola ere bisitatuko dituzte horiek.
Bestetik, irailaren 7an eta 21ean, Bedaronako landa gunea ezagutzeko bisita gidatua egingo du udalak, parte hartu nahi duenarentzako. Garraio turistikoan egingo dute eta, horrela, landa inguruak, Ogella ingurua eta Apikale eraikin enblematikoa ezagutzeko aukera izango dute.
Natxitura bisita, azkenik, hilaren 14an eta 28an egingo dute, eta, besteak beste, bertako eliza,
- Eako bisita gidatuen aurkezpena. Argazkilaria: Nueva Europa
Iturrilako Latsagia edota Egoin enpresaren arotzeria tresnen erakusketa izango dituzte ikusteko aukeran. B
Eako bisita gidatuen aurkezpena. Argazkilaria: Nueva Europa
isita horretarako ere, autobus turistikoa erabiliko dute.
Izena emotea eta salneurria
Aipatu hiru bisitok goizez egingo dituzte; beraz, horietan parte hartu nahi dutenek erreserba egin beharko dute Eako Turismo Bulegora deituta (649 354 834) edota beraien helbide elektronikora (eabisitak@gmail.com) mezua bidalita.
Salneurriari dagokionez, 12 urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu beharko; nagusiek, ostera, hiru euro ordaindu beharko dituzte, eta pentsiodunek, familia ugariek, langabetuek, elbarriren bat dutenek edota ikasleek, berriz, bi euro.
Bisita eskuragarriak egiteko eta gune ezberdinetara garraioa errazteko, bestalde, Gernika-Lumotik abiatuko den autobus zerbitzua jarriko du udalak; hortaz, zerbitzu horretaz gozatu nahi duten nagusiek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta talde bereziek, aldiz, hiru euro. Horrez gain, udaletik jakinarazi dutenez, bono bereziak ere badira aipatu hiru bisitak egin nahi dituenarentzat: Eatik ateratzen direnek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta autobus zerbitzua erabiltzen dutenek, ostera, zazpi euro.