Liburuaren azala
Kirmen uribe, Jon Kortazar eta Miren Josune Ariztondo liburuaren aurkezpenean
Contemporary Basque Literature: Kirmen Uribe’s Proposal du izenburu mundakarraren azken lanak. Lana ingelesez eginda dago, eta 1969. urtetik hona euskaraz idatzitako literaturaren ibilbidea deskribatzen du. Bilboko Rekalde aretoan izan da aurkezpena, eta Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak, Jor Kortazarrek berak eta Kirmen Uribe idazleak parte hartu dute.
Obraren autorea, Jon Kortazar (1955), Euskal Literaturan katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Halaber, 8 liburukitan euskaraz idatzitako literaturara hurbilketa egiten duen Egungo Euskal Literaturaren Historia obraren zuzendaria ere bada (2007-2013). Literatura Vasca siglo XX izeneko bere obrak sei argitalpen izan ditu (euskaraz Euskal Literatura XX. mendean). 80ko hamarkadako euskal poesiari buruzko Luma eta lurra azterlana ere plazaratu zuen (gaztelaniazko itzulpenean La pluma y la tierra), Montañas en la Niebla. Poesía vasca de los años 90. antologiarekin osatutakoa. Bere lanak hamar hizkuntzatara itzuli dira, eta Galiziako PEN Clubeko Rosalía de Castro 2009 eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria jaso ditu.