Tabernetan ikusgai dauden argazkietako batzuk
Elantxobeko Bazterrak 2013 argazki lehiaketak harrera ona izan du aurten ere. Gainera, parte hartzeak gora egin duela nabarmendu du udalak. Izan ere, 2011n hamabost parte hartzaile izan ziren, 2012an 30 eta aurten 41. Hartara, 175 argazki baino gehiago batu dituzte aurtengoan.
Hiru argazki onenak sarituko dituzte. Lehenengoak Errioxako sei ardo botila eta hamaiketako baterako 50 euroko bonoa eskuratuko ditu; bigarrenak hamaiketakorako 50 euroko bonoa eta cava botila bi; eta hirugarrenak hamaiketakorako 50 euroko bonoa. Halanda be, aipatutako sariren bat lortzen ez dutenek aparteko bat lortzeko aukera edukiko dute, jasotako argazkietako batzuk datorren urteko egutegia osatzeko baliatuko baitituzte.
Epaimahaiak argazkirik onenak hautatu bitartean, jasotako irudiak herriko tabernetan ikusi ahal izango dira, dagoeneko eratu dute-eta erakusketa.
Iñigo Azkonaren lanak, Makues tabernan
Elantxobeko Bazterrak argazki lehiaketako lanena ez da, alabaina, Elantxoben ikusgai dagoen erakusketa bakarra. Izan ere, irailaren 22ra bitartean Iñigo Azkona argazkilariaren egongo baitira ikusgai, Makues tabernan. Ondoren Bermeora eroango dute Azkonaren lagina.
Bestalde, abuztuko asteburuetan antzinako argazkien erakusketa egon da Elantxobeko kofradian, herritarrei esker. Izan ere, udalak egindako deialdiari men eginez, ia 500 argazki zahar utzi dituzte herritarrek, bilduma osatu ahal izateko.
-
-
Tabernetan ikusgai dauden argazkietako batzuk
-
-
-
-