Currumbao musika talde ekuadortarrak Gernika-Lumon joko du, eguaztenean. Hain zuzen, Astrako taula gainera igoko dira, 20:00etan. Ekuadorko musika herrikoia eta Afrikatik joandako esklabuen musika uztartzen dituzte taldekideek. Hala, Hegoamerikako musika erritmoen sustraietara heltzeko aukera izango dute bildutakoek.
Musika teknikari tailerra
Currumbaoren kontzertua hasi aurretik, musika teknikari tailerra emongo dute Astrakoek. Musika ekipo bat montatzeko aukera izango dute interesatuek, 19:00etatik aurrera.