Barikuan emongo ditu Maierrek ibilgailuen diseinuan oinarritutako lehiaketako sariak
Barikuan banatuko ditu Maier enpresak automobilgintzako ibilgailuen diseinuan oinarritutako bosgarren lehiaketako sariak. Hain justu, Colour & Trim eremuan diseinuko proposamenik onenak saritzeko 15.000 euro emongo ditu.
12:00etan hasiko dute ekitaldia Zornotzako AIC Automotive Intelligence Centerren. Ordu horretatik aurrera, ponentzi bi, aurkeztutako proiektuen erakusketa eta sarien banaketa egingo dituzte.
Guztira, 93 proiektu aurkeztu dituzte herrialde ezberdinetako pertsonek; besteak beste, Euskal Herrikoek, Galizaiakoek, Frantziakoek, Italiakoek, Alemaniakoek, Indiakoek, Txinakoek, AEBetakoek… parte hartu dute.
Hain zuzen, honako hauek jasoko dute saria: Bartzelonako Miriam Reyk eta Beatriz Andradek (adituen mailan), Alemaniako Bettina Kunklek eta Anna Katharina Greifk (ikasleen mailan) eta Errioxako Jose Garciak, Javier Salinerok, Begoña Becerrak, Karol Bledowskik eta Marta Chodorowskak.