Hain zuzen ere, atzo iritsi zen eta hainbat lagunek parte hartu zuten ekimen ibiltariak Lamera parkean egindako hitzorduan. Asko izan ziren bermeotarrek utzitako mezuak , 197/2006 doktrina baliogabetzeko eskatu aldera.
Ekainean abiarazi zuten Herritarron Epaia ekimena eta ordutik, 80 herri baino gehiagotan izan da ekimen ibiltaria. Horietatik milaka lagunen ekarpenak jaso ondoren, azken plazara iritsiko da irailaren 14an , Iruñako Anaitasuna pabiloira, hain zuzen ere. Bertan Europako instituzioetara eroan aurretik, Herritarron Epaia aditzera emango dute. Erronka nagusia Anaitasuna betetzea dela aipatu dute, “biziarteko zigorraren derogazia eskatzeko batetik, eta giza eskubideen konponbidearen eta bakearen aldeko mezu argia zabaltzeko, bestetik”.