Boluntarioetako bi, beharrean
Herritik herriarentzat ari dira lanean elantxobetarrak. Horren erakusgarri da, besteak beste, joan den astean egindako auzolana. Oraingoan, herriko hilerria atontzen ibili dira herritarrak, batez ere, “belarra mozten eta biltzen”. Udaletik azaldu dutenez, lan horiek egiteko “behargin bi baino ez” dituzte herrian, “eta euretako bat oporretan dago”. Hortaz, beharrizana ikusita, hamabost bat laguneko taldea bildu zen kanposantuko auzolanean.
Eskulan boluntario hori, ordea, ez da izan herritarren ekarpen bakarra. Izan ere, elantxobetarrek bildutako diruarekin hilerriko kapera konponduko dute. “Dena txukun izan gura dugu Domu Santu egunerako”, azaldu dute.
-
-
Boluntarioetako bi, beharrean
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-