Errugbi Eguna-Nafarroa Oinez 2013 jaialdiaren baitan jokatu du Gernika-Lumoko errugbi taldeak aurredenboraldiko bigarren partida, Ordiziaren aurkako lagun arteko norgehiagoka. 24-25 emaitzagaz amaitu zen lehia, basurdeen alde. Bizkaia Gernika Rugby taldearen arabera, denboraldi ona egiteko gai dela iragartzeko balio du zapatuko garaipen horrek.
Hilaren 15ean hasiko du 2013-2014 denboraldia Gernika-Lumoko taldeak, Bathco Rugbyren aurkako partidagaz.
Bestalde, bazkidetzeko kanpaina abiarazi dute basurdeek. Bere
webgunearen bidez, klubaren dendan edota Basurde Rugby Tabernan edo taldearen egoitzan eman daiteke izena.