Barikuan hasi ziren Antolin Deuna jaiak Gautegiz Arteagan, eta iluntzean emongo diote amaiera asteburu luzeari. Oraindik ere, alabaina, gaurkoa festa eguna dute. 14:00etan jaitsiera eta kalejira egingo dituzte, eta horren ostean apar jaiaz gozatu ahalko dute umeek eta gazteek, herriko plazan. 20:00etan, barriz, bertsolarien saioa izango da;. German Meabe, Juan Mari Narbaiza, Gregorio Larrañaga
Mañukorta eta Mikel Mendizabal ariko dira bertsotan. Bertsolarien saioa amaitu ondoren, txokolate janarekin emango diete amaiera aurtengo jaiei.
Txupinarekin abiatu ziren bariku gauean aurtengo Gautegiz Arteagako Antolin Deuna jaiak, eta ordutik aspertzeko astirik ez dute izan arteagarrek. Tortilla eta mus txapelketak, herri bazkaria, mozorro txapelketa eta desfileak, musika, umeentzako jokoak eta herriko dantza taldearen dantza erakustaldia, besteren artean.
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
Bermeoko Almika auzoan, barriz, Andra Mari jaiak ospatzen hasi ziren atzo. Goizean, dunbadarekin eta bolanderekin hasi zituzten jaiak eta ohiko untxi sukalki txapelketa egin zuten. Laupabost koadrila hurbildu ziren Almikako zelaietara txapelketan parte hartzeko. Arratsaldean, trikitixarekin dantzatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek eta eguna amaitzeko sardina jana izan zuten auzotarrek. Oraindik, baina, ez dira auzoko jaiak amaitu, irailaren 7an, 8an eta 10ean Andra Mariak ospatzen jarraituko baitute.