Alexis Apraizek Lekeitioko sanantolinetako finalaurrekoa jokatuko du gaur
Alexis Apraiz pilotari gernikarrak Lekeitioko sanantolinetako esku pilota txapelketaren finalaurrekoetako bat jokatuko du Olaizola IIagaz batera, gaur arratsaldean. Gernika-Lumoko atzelariak eta Goizuetako aurrelariak Urrutikoetxearen eta Beroizen kontra jokatu beharko dute. Bikote irabazleak Irujoren eta Barriolaren kontra jokatuko du finala.
Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da. Sanantolinetako finalaurrekoa, baina, jaialdiko bigarren partida izango da. Apraiz eta Olaizola IIa finalerako sailkatuz gero, txapela hirugarrenez irabazteko aukera izango luke bikoteak. Izan be, 2011n eta 2012an ere nagusitu ziren gernikarra eta goizuetarra.