![Dani Arkotxa lemoarrak irabazi zuen iazko txapelketa](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/07/MURUETAKO_ESKU_PILOTA_TXAP-300x225.jpg)
Dani Arkotxa lemoarrak irabazi zuen iazko txapelketa
Bizkaia mailako dimentsioa du aurten Muruetan laugarrenez antolatu duten lau t’erdiko eskupilota txapelketak. Hamasei pilotari izango dira lehian. Final-zortzirenak zapatuan eta abuztuaren 3an jokatuko dira, 18:30ean hasita, Eleizalde Barri frontoian. Ondoren, final-laurdeneko partidak abuztuaren 31n jokatuko dituzte eta finalaurrekoak eta finala, barriz, herriko Andra Mari jaietan izango dira, irailaren 7an, 8an eta 9an.
Txapelketaren helburua “eskupilota herriko frontoietara bueltatzea da” Jabier Ondarza Muruetako alkatearen esanetan.
Zapatuko partidak:
– Izurieta (Sestao)-Landaburu (Elorrio)
– Arkotxa (Arrankudiaga)-Ansotegi (Markina-Xemein)
– Beitia (Usansolo)-Arabiourrutia (Abadiño)
– Uriona (Munitibar)-Azpuru (Abadiño)