Jokin Miralles, bere lanak alboan dituela
Jokin Mirallesen margolanen erakusketa ikus daiteke egunotan Ibarrangeluko Albano Jauregi Kultur Etxean. Uztailaren 23an egin zuten inaugurazioa, eta abuztuaren 4ra arte egongo dira zarauztarren lanak Busturialdeko herri horretan ikusgai, arratsaldez, 18:30etik 21:00etara bitartean. 22 koadro biltzen ditu laginak, teknika desberdinak erabilita egindakoak.