Gautegiz Arteaga
1936an Francok antolatutako altxamentu militar-faxistaren kontrako mozioa onartu du Gautegiz Arteagako Udalak azken osoko bilkuran. Hala, “Frankismoaren errepresaliak sufritu zutenekin konpromisoa adierazteko”, laguntza eta atxikimendua eman nahi dio Argentinan, Buenos Aireseko 1 Epaitegian, 4591-10 kereilari, genozidioaren eta gizateriaren aurkako frankismoaren krimenengatik.
Horregaz, “40 urteetan zehar diktadura erregimenak justizia soziala aldarrikatzen zutenen aurka eragindako triskantza” salatu du, eta erregimen frankistagatik errepresaliatuak izan zirenen eskubide eta eskaeren alde egin du udalak. Era berean, administrazio publikoei, politiko eta juridikoei “egia” plazaratzea eskatu diete, “pertsona kaltetu horien eskubideak bermatzeko”.
Azken finean, “justizia” aldarrikatzen duela dio udalak, “egungo inpunitatea saihestuta eta frankisten erantzukizuna exijituta, erreparazio duin eta diskriminazio gabea eskatuz”. Halaber, “gizarteak behar dituen aldaketa sozio-ekonomikoak, juridikoak eta instituzionalak” ere eskatu ditu.
Gautegiz Arteagako Udalak berak egin bezala, hiritar denei eskatzen diete genozidioaren eta gizateriaren aurkako frankismoaren kontrako 4591-10 kereila horren alde egin dezan, “bai kereilari gisa, eta baita diktaduraren aurkako salaketa eginez zein atxikimendu pertsonala sinatuz