Ereñoko motokrosa artxiboko irudi baten
Motor hotsak Ereñoko Gabika auzoa hartuko du, zapatuan. Hain zuzen, bertoko eta atzerriko pilotuek Ereñoko nazioarteko proba jokatuko dute. Aurten zazpigarrenez antolatu dute lasterketa, eta, urtero bezala, zirkuitu ingurua jendez gainezka egotea espero dute Gernika Off Road taldekoek.
Goizean goiz hasiko da motor jaia Gabika auzoan. 10:30ak aldera entrenamendu saioari ekingo diote parte hartzaileek. Lasterketei, bestalde, 15:15ean emongo diote hasiera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, umetxoen, promesen, eliteen, beteranoen eta klasikoen mailako lasterketak ikusteko aukera izango dute zaleek. Sari banaketa, bestalde, 19:30ean egingo dute antolatzaileek.
Ereñokoa Euskal Koparako proba puntuagarria izango da.