Elgezabal helmugara sartzen
Mikel Elgezabal distantzia luzeetako triatletak bederatzigarren postuan amaitu zuen Alpe d’Huez-eko (Frantzia) lasterketa, atzo. Gernikarrak, sei ordu, zortzi minutu eta 47 segundu behar izan zituen alpeetako lasterketa gogorra amaitzeko. Hain zuzen, Nicolls Ritchie (Ingalaterra) irabazlearengadik 28 minutura zeharkatu zuen helmuga lerroa bertokoak.
Azkenaldian karranpekin hainbat arazo izan ditu gernikarrak, baina Alpe d’Huez-en lehen hamarren artean sailkatuta, badirudi bertokoak arazo muskularrak albo batera utzi dituela. Izan be, Europako triatloi garrantzitsuenetako baten bederatzigarren sailkatzea emaitza oso ona da.
Frantziako proba 724 parte hartzailek amaitu zuten. Igerian 2,2 kilometro, bizikleta gainean 115 kilometro, eta korrika 22 kilometroko egin behar izan zituzten kirolariek.