Iazko iraileko merke-merke azoka, frontoian
Bermeoko Berton txiki-erdi enpresen elkarteak urtero antolatzen duen Merke-merke azoka barritasunekin dator aurton.
Abuztuaren 3an egingo dute azoka eta
egun bakarrekoa izango da. Orain arte asteburu osoko azokak egin baitituzte eta udako merke-merke azoka irailean egiten zuten. Bestalde, Lamera parkea edo Artza frontoia alde batera utzita,
Taraskan egingo dutela jakinarazi dute.
Ohi legez, merke-merke azokak kalitatezko produktuak, prezio ekonomikoetan, eskuratzeko aukera eskainiko die bertaratutakoei. Herriko 17 saltoki bilduko dira Taraskan, abuztuaren 3an,
10:00etatik 22:00etara. Saltoki horietan askotariko produktuak eskuratu ahal izango dira; arropak, oinetakoak, lentzeria eta dekorazioa beste askoren artean.
Merke-merke azokaren bitartez herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan ipinita.
Bermeoko Udaletik jakinarazi legez, Kalinpan ere azokatik ibiliko da. Bezeroak erosketak euskaraz egitera animatu gura ditu Kalinpanek. Euskara Sailaren ustez, “merkatariek euskara bultzatzeko asko egin dezakete, baita erosleek ere, euskaraz eskatu gero, merkatariek ere euskaraz salduko dute”. Hortaz, Kalinpan egun horretan Taraskan izango da 13:30eatik 14:30eara eta 20:00etatik 21:30eara.