Urdaibai
Hamabi ontzi aritu dira lehian gaur goizean, lauko hiru txandetan banatuta. Denek izan dute irabazteko aukera, baina hiru traineru egon beste guztien gainetik: Kaiku, Urdaibai eta Portugalete. Lekeitioko uretan, alabaina, Bermeokoek ez dute irabazterik lortu, eta hirugarren sailkatu dira, Kaikuren eta Portugaleteren atzetik. Kaikuk bosgarren aldiz lortu du segidan txapelketa hori irabaztea.
Jon Salsamendi Urdaibaiko entrenatzaileak esan du gaurko txapelketa ez dela klubaren helburuetako bat.
BIZKAIKO TXAPELKETA
Lehen txanda. Getxo, Deustua, Arkote eta Lutxana.
Bigarren txanda. Isuntza, Santurtzi, Ondarroa eta Elantxobe.
Hirugarren txanda. Kaiku, Urdaibai, Portugalete eta Zierbena.
Sailkapena:
- Kaiku: 19,54
- Portugalete: 19,58
- Urdaibai: 20,23
- Santurtzi: 20,29
- Zierbena: 20,35
- Ondarroa: 20,48
- Isuntza: 20,52
- Busturialdea: 21,24
- Arkote: 21,41
- Deustu: 21,53
- Lutxana: 21,57
- Getxo: 22,03