“Beste lorpen bat gehiago” dela
esan du
Maite Burgoa Bizkaiko eta Gipuzkoako Sareginen eta Neskatilen Elkarteko presidenteak. Elkarteak eskaera duela zenbait hilabete egin zion Europar Batasunari. Funtsean,
aparteko gertaeren aurrean, arrantzua debekatzen denean batik bat, euren
sektorea kontuan edukitzeko eskaera egin zuten sareginek eta neskatilek. “Edozer gertatzen dela ere, arrantzatzeko debekualdiak tarteko, orain arte arrantzaleek diru laguntzak jasotzen zituzten, baina guk ez genuen inolako laguntzarik jasotzen. Eta guztiok kontuan hartzeko eskaera egin genuen Bruselan. Hau da, laguntzak guri ere emateko eskatu genuen”, azaldu du
Maite Burgoa Bizkaiko eta Gipuzkoako Sareginen eta Neskatilen elkarteko presidenteak.
Bruselak ontzak jo du eskaera eta 2014 eta 2020 bitartean
laguntzak arraintzaleei emateaz gain, sareginei eta neskatilei ere ematea onartu du. “Beste lorpen bat gehiago da hau”, gaineratu du Burgoak. Bide horretatik, laguntzak tarteko,
belaunaldi ezberdinei ere bidea zabaltzen zaiela gaineratu dute. “Orain arte, Europar Batasunetik ez genuen inolako laguntzarik jasotzen. Baina debekualdien edota bestelako egoeren aurrean, guk gizarte segurantza ordaintzen eta betiko lez funtzionatzen jarraitu behar genuen. Guztiok zaku berean sartzeko eskaera egin genuen eta onartu egin dute. Izan ere, guztiok behar egiten dugu arrantza munduan, eta arrantzaleei ukitzen dien gaiak guri ere ukitzen digu”.
EBk laguntzak emateko konpromisoa hartuta, sektorea indartzen dela esan du Maite Burgoa elkarteko presidenteak
Elkarteak oraindik ere
eskaera gehiago dituela azpimarratu du. “Oraindik gauza asko ditugu eskatzeko. Baina lorpen hau ere kontaun edukitzekoa da. Izan ere, Bruselak laguntzak emateko konrpomisoa hartuta, beste belaunaldi berriak ere gehitu daitezke sektorera eta horrela, etorkizunera begira jarrai gaitezke”, azaldu du Burgoak.
Bada,
elkarteak orain arteko bide beretik,
eskaerak egiten, jarraituko duela gaineratu du.