Astran joko du The Bluestown Sheriffs musika taldeak, gaur
Gaur, The Bluestown Sheriffs musika talde gernikarrak kontzertua joko du Astra Iluntzeak egitarauaren barruan. Hibai Etxebarriak eta Gotzon Ereñok osatutako bikoteak, blues eta rock doinuak taularatuko ditu, 20:00etatik aurrera. Kontzertua Astra kanpoaldean dagoen eszenatokian izango da.
Gaurkoa, kontzertu egitarauaren azkenaurreko saioa izango da. Hain zuzen, hilaren 31an emongo diote amaiera Astra Iluntzeak ekimenari. Azken saioan, Fiakun Team-en ikuskizun elektronikoagaz gozatzeko aukera izango dute musika zaleek.