Atzoko partidaren momentu bat
Atzoko finalaurrekoan Olharan eta Ibai Erkiaga menpean hartuta, Diego Beaskoetxea gernikarrak eta Irastorzak Kontseilu Mundialeko finala jokatuko dute. Hain zuzen, barikuan lehiatuko dira final handian Korta eta Enbilen kontra, Hondarribiako (Gipuzkoa) Jostaldi pilotalekuan. Partida ikusgarria izango dela aurreikusten dute adituek, goi mailako lau puntista batuko baitira frontoian.
Beaskoetxea eta Irastorza Gernika-Lumoko finalaurrekoa irabazteko faborito nagusiak ziren, eta hala erakutsi zuten kantxan. Hain zuzen, 35-26 gailendu ziren. Olharanek eta Ibai Erkiagak ere ondo jokatu zuten, baina ez ziren gai izan partidari buelta emoteako.